LITERATURA

Saizarbitoriak aitortu du libre sentitu dela 'Martutene' idaztean

Bederatzi urteren ostean, ukitu melodramatikoa duen eleberri mardul bat aurkeztu du gaur, Donostian. Literatur munduko lagun ezagunak izan ditu ondoan.

2012ko apirilaren 20a
17:11
Entzun

Literaturaren itsasgora gaur goizean izan da, Ramon Saizarbitoriaren (Donostia, 1944) Martunete eleberriaren aurkezpenarekin. Bederatzi urteren ostean, ukitu melodramatikoa duen liburu mardul batekin itzuli da idazlea. Denbora asko izan liteke, baina taxuzko idazkerari eta berrikusketari behar den adina egun eskaini behar izan dizkio, eta nobela hau ongi landuta dator; " ez da memeloentzat", esan du hark. "Libre" sentitu da idaztean.

Idazteko estiloa saldu gabe, Saizarbitoriak aitortu du inoiz baino askeago sentitu dela; urteak betetzearen abantaila omen galtzeko gauza gutxiago izatea. Idazleak adierazi du "fede onez" idatzitako eleberri bat dela Martunete eta ez dela "batere aspergarria". 

Errealitateari fikziozko ukitua eransten dio berriz ere idazleak. Funtsean, erruduntasuna eta emakumea dira, idazleak azaldu duenez, nobelaren gai nagusiak. Nobelan istorio asko kontatzen dira, baina joan-etorrien gainetik pertsonaiek daukate berezko nortasuna eta indarra, beren harremanekin eta beren afektuekin. Bi kontaketa batzen ditu bakarrean: Iñaki Abaitua ginekologoak egindakoa kapitulu bakoitietan; Julia itzultzaileak egindakoa bikoitietan. Pertsonaia batzuk, ordea, bi kontaketetan ageri dira; Martin izeneko idazlea eta Lynn izeneko soziologo estatubatuarra, adibidez. Eta beste batzuek atzera begiratzen dute, aurretik ere izan baitziren protagonista. Labur esanda, ezer berritzailerik ekarri barik, baina sekula ezagutu izan ez bagenu bezala. 

Donostiako hotel batean aurkeztu du liburua Saizarbitoriak, gaur goizean, eta alboan izan ditu literatur munduko lagun ezagun ugari: Mikel Hernandez Abaitua, Joxean Agirre Odriozola, Koldo Izagirre... Azken horrentzako hitz bereziak izan ditu eta eskerrak eman dizkio zuzenketa lanetan laguntzeagatik.

Aurkezpenean laguntzaile aipagarri bat izan du ondoan Saizarbitoriak: Markos Zapian idazlea. Honek adierazi du argia dela Martutene liburuko berritasuna, aurreko eleberrietako iluntasunean puntu argiak pizten dituela nobelak. Zapiainen iritziz, erruduntasunaren gaia  jeloskortasunaren itzalean gelditzen da; Saizarbitoriak, ordea, aurkako adierazi du. Irakurri egin behar arrazoiak banatzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.