Salvatore Licitra tenorra hil da

Italiako operaren munduan kantari ezagunenetako bat zen, eta askok Pavarottiren oinordekotzat zeukaten

Agentziak
Catania
2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Salvatore Licitra atzo hil zen, 43 urterekin, Catania hirian (Sizilia). Buruko hematoma batek eragin zion heriotza. Motorrean izandako istripu bat zela eta, ospitalean zegoen lehengo astetik.

Suitzan jaio zen Licitra, baina gurasoak siziliarrak zituen, eta ParmakoTeatro Region egin zuen operako debuta (Italia), 1998an, Verdiren Un ballo in maschera obrarekin. Ondoren, Milango La Scala antzokian aritu zen. 2002an Pavarotti ordezkatu zuen Tosca obran New Yorkeko Metropolitan Operan, etaizugarrizko txaloak jaso zituen. Askok haren ordezkotzat zeukaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.