Salzburgoko Jaialdia astebete luzatu dute
MUSIKA. Krisiari aurre eginez, Salzburgoko Jaialdiak ohi baino aste bat gehiago iraungo du aurten. Musika festibal ospetsua uztailaren 20tik irailaren 2ra arte egingo da, Wolfgang Amadeus Mozarten jaioterrian. Jaialdiak 232 ikuskizun eskainiko ditu, hamabost agertokitan banatuta, eta 57 milioi euroko aurrekontua izango du. Iaz, 52 milioikoa izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu