Kritika. Musika

Sam Lee

Sam Leeren 'Songdreaming' diskoa
Andoni Tolosa.
2024ko apirilaren 7a
05:00
Entzun

SAM LEE

'Songdreaming'
Diskoetxea: Cooking Vinyl.

Hamabi urtean laugarren diskoa du ingeles musikari, ikertzaile eta aktibistak. Sariz eta goraipamenez betetako ibilbidea da berea. Baina, horretaz gain, edo, batez ere, aipagarria hauxe da: baduela folk musika ulertzeko eta interpretatzeko modu oso berezkoa, zuzenean erroetara, mamira, jotzeko modua. Alkimia horrek, gainera, ongi funtzionatzen dio tresna tradizionalekin edo, azken honetan bezala, teklatu eta elektronika giro lanbrotsuekin. Berezkotasun hori da, ziurrenik, lan berri honen alderik aipagarriena, baita Black Dog and Sheep Crook-en moduko klasikoekin ari denean ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.