Olivier Nakache eta Eric Toledanoren Samba filmaren Europako estreinaldia Donostiako 62. Zinemaldian izango da, amaiera gisa, irailaren 27an. A Contracorriente Films-ek Frantziako urteko ekoizpen irrikatuenetakoa da.
Intouchables filmaren zuzendarien lana da Samba, hark mundu osoan izandako arrakastaren ondoren egina: Frantzian, 19 milioitik gora ikusle izan zituen; Alemanian, 8 milioitik gora.
2011n Intouchables filmarekin eta 2013an The Young and Prodigious T.S. Spivet-ekin gertatu zen bezala, Gaumont ekoizpen etxearen film bat aukeratu dute ‒gure herrialdean A Contracorriente Films-ek banatua‒ aurtengo Zinemaldiari amaiera emateko.
Samba filmeko protagonistak Omar Sy (Intouchables, X-Men: Days of Future Past), Charlotte Gainsbourg (Melancholia, Nymphomaniac) eta Tahar Rahim (Un prophète, Le passé) dira. Quad eta Gaumont etxeek batera ekoitzi dute, eta Frantzian urriaren 15ean estreinatuko dute. A Contracorriente Films-ek gure herrialdean datorren neguan estreinatzeko asmoa dauka.
Samba, filmeko pertsonaia nagusia, Senegaldik iritsi zen Frantziara, duela hamar urte, eta beti bigarren mailako lanak izan ditu. Alice zuzendari exekutiboa da, eta duela hilabete batzuetatik oso estresatuta dago. Gizona prest dago lan baimena lortzeko beharrezkoa den guztia egiteko; emakumea, berriz, aurreko bizimodua atzean utzi nahian dabil, GKE batean boluntario gisa lan eginez. Biak kale itsu diren beren bizimoduetatik irteteko borrokatuko dira… zoriak elkartuko dituen arte.