San Mamesen ariko da Shakira ekainaren 4ean
MUSIKA. Europan zehar iaztik egiten ari den Sale el sol biraren arrakasta ikusita, beste hainbat kontzertu eginez luzatzea erabaki du Shakira abeslari kolonbiarrak. Hala, Bilbora itzuliko da ekainaren 4an, San Mames futbol zelaian kontzertua eskaintzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak babestutako kontzertua izango da. Sarrerak datorren asteko ostegunetik aurrera jarriko dituzte salgai. Joan den azaroan Barakaldoko BECeko Bizkaia Arena lepo bete zuen musikagileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu