Santiago Sierrak uko egin dio Arte Plastikoen Sariari
ARTEA. Espainiako Arte Plastikoen Sariari uko egin dio Santiago Sierrak, Kultura ministroari idatzi dion gutunean jakinarazi duenez. «Ez nago prest arteak eman didan askatasunari uko egiteko. Sari honek estatuaren mesedetan instrumentalizatzen du sarituaren prestigioa. Estatua ez gara denok. Estatua zuek eta zuen lagunak zarete. Ez nazazue horien artean sar, artista serioa bainaiz», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu