Santiago Valenzuelak irabazi du Espainiako Komiki Saria

'Plaza Elíptica' lanagatik saritu dute artista donostiarra; Torrezno kapitainaren bildumako zazpigarren alea da

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Santiago Valenzuelak (Donostia, 1971) jaso du Espainiako Komiki Saria, Plaza Elíptica lanarengatik (Edicions de Ponent, 2010), eta20.000 euroko saria eskuratu du horrela. Las Aventuras del Capitán Torrezno bildumaren zazpigarren alea da Plaza Elíptica, «aurreko liburuen jarraipena», egilearen arabera. Harriduraz hartu du saria Valenzuelak: «Uste nuen jende adinduari ematen ziotela saria, bizitza oso bati egindako aitorpen gisa».

2001ean sortu zuen Capitan Torrezno pertsonaia, Horizontes lejanos lanarekin. 2003an Escala real argitaratu zuen, baita Limbo sin fín ere. Extramuros, Capital de provincias del dolor eta Los años oscuros liburuek osatzen dute bilduma. Tabernetan eta alkohol artean bizi zen Capitan Torrezno, egun batean Micromundo izenekora tokiz aldatu zuten arte. Fantasia eta umorea lagun ziren mundu berri horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.