Santimamiñe eta Ekaingo pinturak baino orein, uro eta antropomorfo zaharragoak

2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Pedro Maria Gorrotxategik aurkitu zituen Arenatzako haitzuloko margolanak, 1973an. Oreinak daudeneko aretoa topatu zuen aurrena, eta uroena ondoren. Halaber, 2004an emakumezko antropomorfo bat aurkitu zuten uroen irudiak daudeneko paretatik metro bira. Lerro mehe batek osatzen du irudia, eta harria estaltzen duen estalagmitazko geruzaren gainean grabatua dago. Alboz dagoen gorputz bat erakusten du, bururik eta gorputz adarrik gabea. 34 zentimetroko garaiera du, eta 16 zentimetroko zabalera. Oreinak zein uroak puntuatze teknikarekin eginak daude. Madalein aldikotzat dituzte adituek, baina Santimamiñe, Ekain eta Altxerriko margolanak baino lehentxeagokoak direla diote. Kantabriako (Espainia) beste haitzulo batzuetan tankera horretako pinturak aurkitu dituzte, hala nola Covalanasen eta La Pasiegan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.