Sarrionandiak saria jaso dezakeela adierazi du Antonio Riverak

Justiziarekin zorrik ez duela ziurtatzen bada saria jasoko duela esan du Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak

Erredakzioa
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak El Correo egunkariari igandean eskainitako elkarrizketan adierazi du Joseba Sarrionandiak justiziarekin zorrik ez baldin balu jaso egingo lukeela Euskadi saria irabazteagatik dagokion diru kopurua; «Guk dugun irizpidea hori da», zehaztu du. Riverak dio Euskadi sariak Eusko Jaurlaritzak ematen dituela baina irabazlea epaimahai batek erabakitzen duela: «Diru kopurua atxiki egingo genuela esan genuen».

Sarrionandiak Euskadi saria irabazi du entseguen arloan, Moroak gara behelaino artean? liburuarekin. 18.000 euro dagozkio sari horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.