Joseba Sarrionandiaren eta Gabriel Garcia Marquezen poemak irakurriko dituzte aurten Bilboko BBK aretoak Euskal Herriko poesiaren inguruan antolatutakojardunaldietan. Irailaren 17tik 21era bitartean, poesia errezitaldiez eta musika eta poesia uztartuko dituzten ikuskizunez gozatuahalko da. Euskal Herriko poesiak ez ezik, beste hainbat herrialdetakoek ere lekua izango dute. Garcia Marquezen poesiaz gain, Yolanda Castaño poeta galiziarraren Versos para escuchar y ver emankizuna (Aditzeko eta ikusteko bertsoak) ikusteko aukera izango da, adibidez, irailaren 19an. Bezperan, Bernardo Atxaga idazleak eta Eñaut Elorrieta eta Mikel Inunziaga musikariek Joseba Sarrionandiaren poemak irakurriko dituzte.
Galatea taldeak, Carmen Isasik, Marina Perezek, Pablo Gonzalez de Langarikak eta Tachia Quintanarrek ere parte hartuko dute jardunaldietan.
Sarrionandiaren poesia irakurriko dute, musikaz lagunduta, BBK aretoan
Euskal Herriko poesiaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte irailaren 17tik 21era arte Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu