Ruperto Chapiren La revoltosa, Tomas Bretonen La verbena de la paloma, Jesus Guridiren El caserío eta Mirentxu, Pablo Sorozabalen La tabernera del puerto… Zarzuelako obrarik ezagunenetako batzuetatik hautatutako piezak eskainiko ditu Sasibil Elkarte Lirikoak etzi, hilaren 19an, 19:30ean, Viktoria Eugenia antzokian Antología de la zarzuela emanaldian, musikari ezagunen parte hartzearekin: Miren Urbieta sopranoa, Marife Nogales mezzosopranoa, Cesar de Frutos tenorra, Arturo Pastor baritonoa, Sasibil abesbatza eta Sotto Voce orkestra. Arkaitz Mendoza arduratuko da zuzendaritza musikalaz, eta Angela Crucesen balleteko eta Eskola dantza taldeko dantzariak ere ariko dira.
Guztira 19 pieza izango dira, eta piezen arteko tarteetan Enrique del Portal eta Maria Jesus Gurrutxagak aktore eta aurkezle lana egingo dute, Josean Garciak idatzitako gidoi bati jarraituz. «Bi orduko emanaldia soilik musikarekin osatzea gehiegizkoa izango zela pentsaturik», piezen arteko solasalditxo batzuk asmatu ditu Garciak ikuskizunerako, «emanaldia atseginago egingo dutelakoan». Tarte horietan La verbena de la paloma zarzuelako Don Hilarion eta Señora Rita pertsonaiaren rolak jokatuko dituzte Enrique del Portalek eta Maria Jesus Gurrutxagak.
Sasibilek zarzuelako pieza hautatuekin ikuskizuna osatu du
'Antología de la zarzuela' emango du etzi Donostiako Viktoria Eugenia antzokian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu