EUSKARA

Sei euskaltzain urgazle izendatu ditu Euskaltzaindiak

Amaia Apaulaza Ollo, Xabier Erize Etxegarai, Maite Lakar Iraizoz, Patxi Petrirena Altzuguren, Rosa Ramos Alfaro eta Castillo Suarez Garcia izendatu dituzte.

Iruñeko alkate Joseba Asiron eta Eskaltzaindiko presidente Andres Urrutia, elkarri  bostekoa ematen. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 29a
11:24
Entzun

Osoko bilkura egin du Euskaltzaindiak, eta bertan izendatu ditu sei euskaltzain urgazle berriak.

Amaia Apalauza Ollo. Iruñean (Nafarroa) jaioa, 1979an. Euskal Filologian doktorea. Nafarroako hizkerez eta ahozko tradizioez hainbat azterlanen egilea. Dialektologian aditua. Itzultzailea eta EIZIEko zuzendaritzako kidea. Nafarroako Unibertsitateko Euskara Katedrako irakasle laguntzailea.

Xabier Erize Etxegarai. Iruñean (Nafarroa) jaioa, 1955ean. Euskal Filologian doktorea. Soziolinguistikan hainbat ikerlan egin eta argitaratu ditu. EHUko HIZNET Hizkuntza-Plangintza espezializazio graduondoko irakaslea da. Nafarroako Kutxan bi Hizkuntza Garapen arloaren sortzaile eta zuzendaria izan da. Sustapen batzordeko aholkularia da. Soziolinguista.

Maite Lakar Iraizoz. Elizondon (Nafarroa) jaioa, 1978an. Euskal Filologian lizentziaduna. Baztan, Malerreka eta Bortzirietako ahozko tradizioaren eta beste hainbat azterlanen egilea. Irakasle funtzionarioa Bigarren Hezkuntzan. Hizkerei buruzko hainbat azterlan.

Patxi Petrirena Altzuguren. Sunbillan (Nafarroa) jaioa, 1963an. EHUn Psikologia ikasitakoa. Euskara itzultzaile eta zuzentzaile lanetan hainbat argitalpenen egilea. Euskaldunon Egunkaria-ren eta EIMAren estilo liburuetako egile, elkarlanean. 2008az geroztik, Elhuyar Fundazioan ari da. Itzultzaile-zuzentzailea.

Rosa Ramos Alfaro. Iruñean (Nafarroa) jaioa, 1966an. Euskal Filologian lizentziaduna. Soziolinguistika arloan aditua eta hainbat lanen egilea. Euskara teknikaria da Berriozarren 1999. urtetik hona. Aurretik Nafarroako beste udalerri batzuetan ibili zen lanbide horretan: Leitza-Larraun-Ultzama aldean (Imozko Udalak kontrataturik) eta Garesen. Soziolinguistikan aditua.

Castillo Suarez Garcia. Altsasun (Nafarroa) jaioa, 1976an. Euskal Filologian lizentziaduna. Idazlea da, poeta. Arlo horretan zenbait sari jasotzeaz gain, hainbat liburu eta idazlan ere argitaratu ditu. Zenbait poema-sorta argitaratu ditu: Mugarri estaliak (2000), Spam poemak (2004), Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008) liburuak, besteak beste. Haur literatura ere lantzen du. Lanbidez euskara teknikaria da, azkeneko 13 urteetan Sakanako Mankomunitatean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.