MANEX AGIRRE
•Azken pausoa emateko zain. 1982. urtean jaio zen, Aramaion. Bitan izan da txapeldunorde, eta 2010ean kuadrilla arteko txapelketa irabazi zuen Aramaioko taldearekin.
Ohiko eskemetatik ateratzeko beste gogo bat sumatu dut txapelketan, kuadrilla arteko lehiaren ostean»
OIHANE PEREA
•Egungo txapelduna. 1977. urtean jaio zen, Gasteizen, eta 12 urte zituela hango bertso eskolan hasi zen. 2007an eta 2009an txapeldun izan da, eta lau urtez txapeldunorde.
Aurtengo finala ez da argi egon azken unera arte, eta orain finalean egotea merezi dugula erakutsi behar dugu»
ASIER OTAMENDI
•Bosgarrenaren bila. 1971. urtean jaio zen, Urretxun, eta Gasteizera ikastera etorri zenean bertan gelditu zen. Arabako txapelketa lau aldiz irabazi du azken zazpi urteetan.
Txapelketa honek onarpen handiaizan du; izugarrizko giroa egon da, Araba osora hedatu da, eta hori poztekoa da»
IÑAKI VIÑASPRE
•Gora begira. 1984. urtean jaio zen, Abetxukun. Txapelketa guztietan parte hartu ondoren, azken sei finaletara heldu da. 2007an txapeldunordea izan zen.
Finaleko bertsolari gazteenaren titulua kendu didate, eta gazteena ez banaiz beste titulu batlortu beharko dut»
ZIGOR ENBEITA
•Txapeldunaren itzulera. 1972an jaio zen, Abornikanon. Arabako txapelketa guztietan egon da. 2003an eta 2006an txapela jantzi zuen. 2009an ez zen finalera heldu.
Finalera irabaztera ez doana hobeez dadila joan; irabaztera ez bagoaz, ezin izango dugu maila onena eman»
ANDER SOLOZABAL
•Principaleko aulkitik taulara. 1991. urtean jaio zen, Gasteizen. Finalera heltzen den lehen aldia da. 2007an Arabako eskolarteko txapelduna izan zen.
Finalean sartzea garesti egon da;nire lehen aldia den arren, horrek ez du ezer esan nahi, eta dena emango dut»