Arte Eszenikoen Max sarien XV. aldiaren hautagaien berri eman zuten atzo, eta euskarazko antzerki autore onenaren sarian Antartikako Lorea (Galder Perez), Sekula bai (Mikel Losada eta Lander Otaola) eta LKMLarria, kutsakorra, mendebaldekoa (Jokin Oregi eta Patxo Telleria) izendatu dituzte. Datorren apirilaren 30ean jakinaraziko dute irabazlea, Madrilen egingo den galan.
Bestela, Miguel del Arcok egindako Veraneantes antzezlanak 14 hautagaitza jaso ditu (23 dauzkate Max sariek). Gorkiren obraren egokitzapena da. Blanca Portilloren La avería lanak zazpi hautagaitza bildu ditu, eta Claudio Tolcachirren Todos eran mis hijos-ek, aldiz, hiru.
'Sekula bai', 'LKM' eta 'Antartikako Lorea', Max sarietako lehian
Galder Perez, Mikel Losada, Lander Otaola, Jokin Oregi eta Patxo Telleria dira antzezlanen egileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu