Oraingoz sentikariaren emanaldiak kezkatzen ditu batez ere Gabrielen lekua-ren sortzaileak, baina aurrerago disko-liburu bat ere kaleratuko dute. Ruedak sortutako kantak eta Egañak sortutako bertsoak izango ditu oinarri nagusi diskoak, baina liburuaren oinarrizko testua —Oier Guillanek idatzia— ez da izango sentikariko gidoia, sentikariaren prozesuaren berri ematen duen idazlan bat baizik; Hedoi Etxarte, Luigi Anselmi eta Amaia Lasaren testuak ere izango dira. Irudiei dagokienez, Arestiren familia albumetako argazkietan oinarritutako irudi berriak prestatuko ditu batez ere Alain Urrutiak disko-libururako, sentikariaren emanaldiko bideoak egiteko erabilitako irudi bakan batzuk ere izango diren arren.
Sentikariaren ondoren, disko-liburu bat argitaratuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu