Gaia aurretik emana zuten Gutun Zuria literatur jardunaldien antolatzaileek, baina gaur sei egunetako egitaraua beteko dituzten idazleen izenak eman dituzte. Hala, Sergio Gonzalez idazle eta kazetari mexikarraren hitzaldiarekin hasiko da jaialdia apirilaren 19an. Gonzalezek Huesos en el desierto erreportajea, kronika eta saiakera nahasten dituen liburua aurkeztu zuen orain urte batzuk Gutun Zurian, eta aurten Igualan desagertutako idazleei buruz idatzitako liburuarekin izango da Bilbon: Los 43 de Iguala.
Gonzalezez gain, beste hainbat idazle izango da Gutun Zurian, beti ere krimenaren eta delituaren inguruan hitz egiteko: Dacia Marini italiarra, Ernesto Mallo argentinarra, Ricard Menendez Salmon espainiarra, Massod Khalili afgandistarra eta Rodrigo Rey Rosa guatemalarra.
Katixa Agirrek, Jon Alonsok eta Jon Arretxek mahai inguru batean parte hartuko dute, eta Ruper Ordorikak Izkiriaturik aurkitu ditudanak izeneko kontzertua emango du hainbat poeten hitzak baliatutako kantuekin.
Informazio gehiago aurki daiteke hemen.