Sestaoko horma irudi bat sinatu du Ibarrolak
ARTEA. Agustin Ibarrola artistak bere sinadura ezarri dio 1962an Sestaoko (Bizkaia) taberna batean egindako horma irudiari. Sestaoko Udaleko batzar aretoan dago orain artelana, EHUko ikasle talde batek zaharberritua. Ibarrolak egin zuen garaiko langile mugimenduaren irudiak jasotzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu