KRITIKA. Musika

Shabaka

Shabaka. 'Perceive Its Beauty, Acknowledge Its Grace'.
Shabaka. 'Perceive Its Beauty, Acknowledge Its Grace'.
2024ko apirilaren 28a
05:00
Entzun

SHABAKA

Kofi Flexxx egitasmoko soinu ilun eta hip-hop zaleak alde batera utzita, Shabaka Hutchings (Sons Of Kemet…) jazz musikari britainiarrak bere profil espiritualena haizatzen duen Shabaka proiektua berreskuratu du, iraupen luzeko estreinako lana plazaratzeko. Aurretik, 2022an, Afrikan Culture EPa argitaratu zuen. Bada, lan berri hau txirularen eta klarinetearen inguruan ardazten da, lan hipnotiko eta lasaigarria josteko. Grabazioan hainbat musikarik parte hartu dute, tartean, antzeko giroetan aritzen den André 3000. Emaitza jazz espiritualean barrena egindako bidaia kosmikoa da. Horren erakusle, Floating Points-ekin jasotako I’ll Do Whatever You Want (Visualizer) kaleidoskopikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.