LITERATURA

Sherko Bekas poeta kurdua hil da

73 urte zituen, eta minbiziaren kontrako tratamendua ari zen jasotzen Suedian.

mikel lizarralde
2013ko abuztuaren 5a
16:46
Entzun

Sherko Bekas (1940-2013) Kurdistango poeta nagusietakoa zen, eta haren obra hizkuntza askotara itzulia zegoen; besteak beste, euskarara. Hegats aldizkariak, hain zuzen ere, Kurdistan: herria, kultura, literatura izeneko alea kaleratu zuen 2010ean, eta, bertan, Bekasen hiru lan argitaratu zituzten, Urtzi Urrutikoetxeak itzuliak: Haziak, Ekaitzaldia eta Bereizketa.

Bekasek bat egin zuen 1965ean Kurdistan askatzeko mugimenduarekin, eta haren irratian lan egin zuen. Gero, eta Irakeko erregimenaren presioen ondorioz, erbesteratu egin behar izan zuen 1986an. Suedian bizi izan zen 1987tik 1992ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.