kultura

Shin Chan marrazki bizidunen egilearen gorpua aurkitu dute Japoniako mendi batean

Hilaren 11n txangoa egitera irten zen eta ordutik ez zuten Yoshito Usuiren berririk.

2009ko irailaren 21a
17:13
Entzun
Yoshito Usui (1958 -2009 Japonia) Shin Chan marrazki bizidunengatik ezaguna egin zen marrazkilaria hilik aurkitu zuten larunbatean Japoniako Arafune mendian. Duela bederatzi egun mendi ibilaldia egitera irten zen, eta familiari egun berean itzuliko zela jakinarazi zion. Hala ere, Usui ez zen etxera bueltatu eta larunbatera arte ez zuten haren berririk izan.

Poliziak jakinarazi duenez, ehun metroko zulo batera erori zen marrazkilaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.