zinemaldia
Silver City", politika estatubatuarraren ustelkeriari buruzko satira zorrotza
Koloradon (AEB), "Mendebalde Berriko" bihotzean Estatuko gobernadorearen hauteskunde-kanpaina bitartean girotua, zine beltzeko kutsua duen satira politikoa da Silver City. Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu da gaur John Sayles AEBetako zine independentearen ikurra den zuzendariaren filma. 1994an Zinemaldiak atzerabegirako bat eskaini zion Saylesi; beraz, Donostiako zinemaldian lehendik haren berri badute, eta bere filma faboritoen artean sailkatu dute.
Bere lehen filma 1980an egin zuen (Return of the Secaucus 7) zuzendari, gidoilari eta muntatzaile gisa, AEBtako zinegile independenteen mugimenduari bultzada emanez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu