Vilanova i la Geltruko (Herrialde Katalanak) epaile batek Angel Sala Sitgesko zinema jaialdiko zuzendaria inputatu du iazko urrian A Serbian Film emateagatik. Filmak adingabeekiko sexu harremanen irudiak erakusten dituelako hartu du erabakia epaileak. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ere programatu zuten filma, baina ez zuten eman.
Hainbat zinema jaialditako zuzendariek Salaren aldeko gutuna sinatu dute. Jose Luis Rebordinos (Donostiako Zinemaldia), Josetxo Cerdan (Ikuspuntua) eta Josemi Beltran (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea) daude sinatzaileen artean.
Sitgesko jaialdiko burua inputatu dute film baten emanaldiagatik
'A Serbian Film'-en adingabeekiko sexu harremanen irudiak agertzen direlako hartu du erabakia epaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu