Skabidean eta Burutik aurtengo Hatortxu Rocken

2023ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
MUSIKA. Hatortxu Rocken helburua euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egitea da, hasiera-hasieratik. 24 urte joan dira festibala lehenbiziko aldiz antolatu zenetik, eta egoera franko aldatu da azken urteotan, jaialdiko antolatzaileen azpimarratu dutenez, azkenik iritsi baita «sakabanaketa politika krudelen amaiera». Hala eta guztiz ere, aldarrikatu dute premia guztiak ez direla desagertu, eta, horregatik, aurten ere eginen da Hatortxu Rock, Atarrabian (Nafarroa), abenduaren 16an. Honela adierazi dute antolatzaileek: «Momentu berezi honetan, euskal errepresaliatu politikoenganako eta horien senideenganako elkartasunak hartuko du Atarrabia». Oraingoz, talde hauek ariko direla iragarri dute: Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes Txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean.

Hain justu ere, atzo jarri zituzten sarrerak salgai, webgunean. Izatez, eskaintza berezi bat ere iragarri dute antolatzaileek: lehenbiziko bostehun sarrerak merkeago salduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.