KulTURA

'Slumdog Millionaire', film onenaren Urrezko Globoa

Gidoi, musika banda eta zuzendari onenaren sariak ere eman dizkiote.

2009ko urtarrilaren 12a
17:58
Entzun
Slumdog Millionaire-ri eman diote gaur film onenaren Urrezko Globoa, Los Angelesen (Ameriketako Estatu Batuak, AEB) egindako ekitaldian. Danny Boyle-k zuzendu du lana eta gidoia Simon Beaufoy-k idatzi zuen. Dev Patel da aktore nagusia, eta Freida Pinto, Anil Kapoor eta Irrfan Khan dira beste aktore garrantzitsuak.

Gidoi, musika banda eta zuzendari onenaren sariak ere jaso ditu.

Indian grabatu zuten filma, eta Bombayko auzo txiro batean hazi den mutil baten istorioa kontatzen du. Telebistako lehiaketa batean parte hartzen du mutilak.

Gaurko arrakastarekin, Oscar sarietako faborito nagusia bihurtu da Slumdog Millionaire. Otsailaren 22an emango dituzte sariok, Hollywooden (AEB).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.