Sofia Gubaidulina musikagileak Euskadiko Orkestrarekin izan da gaur goizean, bere obrak bilduz, egunotan Miramonen burutzen ari diren monografikoaren grabaketan esku hartzeko. Lan honetan, Sieben Worten lanak ere entzun ahal izango dira. Bertan hartu dute parte Asier Polo biolontxelo-jotzaileak eta Iñaki Alberdi akordeolariak ere, orkestrarekin batera.
MorBo izeneko diskoetxeak aterako duen lehen diska izango da grabatzen ari direna. Diskoa nazioartean gaur egun esanguratsuena den musikagileari eskainko zaio.
Sofia Gubaidulina 1931n jaio zen, Chistopolen (Errusia) eta musika garaikidearen konpositore ospetsuenetakoa da. Bere musikan ekialdeko filosofiaren kutsua antzeman daiteke. Ehun obratik gora sortu ditu eta mundu osoan zehar sari ugari jaso ditu.
Musika
Sofia Gubaidulina Euskadiko Orkestrarekin izan da, berari eskainitako monografikoa grabatzen ari direla-eta
Gubaidulina musika garaikidearen konpositore ezagunenetakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu