"Gizatasunaren muinaz mintzo dira hiruak", azaldu du Malandainek. Eta hala, bakoitza ildo batetik jotzen du, musika eta eszenografia jakinekin, baina denek gai komun baten jiran: "Gizakion izaera".
Silhouette hamabi minutuko obra da, Ludwing Van Beethovenen musikaz hornitua. Estro, ordea, Frederic Chopinen doinuekin sortu dute; Erdi Aroko dantza makabroekin egindako paralelismoa da: garai bateko koadroetan, gizarte maila askotariko jendea azaltzen zen, elkarrekin dantzan, betiere heriotza presente zela. Esanahia: heriotzak gizaki guztiak batu eta berdintzen ditu. Ideia hori da, hain justu, Malandainek oholtzara eraman duena. Bestalde, Estro pieza Antonio Vivaldiren musika oinarri hartuta josi du zuzendariak. Fantasia eta armonia uztartzen ditu, eta lan "ausarta" dela dio sortzaileak.
Victoria Eugeniak eta Malandain Ballet Biarritzek elkarlanean duten Ballet T ekimenari esker eskainiko dute lehenengo aldiz obra Gipuzkoako hiriburuan. Carine Agirregomezkorta proiektuko koordinatzaileak oroitarazi du Soiree emankizuna dela egitasmoko ekitaldi garrantzitsuena. Era berean, Ballet T-ri esker, urtero 10.000 pertsona dantzarekin lotutako ekimenak egin ditzaketeela oroitarazi du.
Ostiralean, 19:00etan entsegu irekia egingo du konpainiak Victoria Eugenian bertan. Larunbatean eta igandean, 20:00etan hasiko da espektakulua.