dantza

[Sok]2, Kukairen lan berria

Bihar gauean estreinatuko dute Bilbon, Campos antzokian.

2010eko martxoaren 11
18:11
Entzun
Kukai dantza taldeak lan berria du: [Sok]2. Bertako kideek gaur zehaztu dutenez, iaz abiatu zuten Soka obraren "bigarren partea" da hau, "proiektuaren bigarren emaitza". Bihar bertan estreinatuko dute: Bilbon, Campos antzoki eraberritutan, 21:00etatik aurrera.

Alain Maia, Nerea Vesga, Eneko Gil, Vanesa Castaño, Ibon Huarte, Vivien Ingrams eta Urko Mitxelena ariko dira dantzan, eta Jon Maiak jardun du koreografo lanetan, Pantxika Telleriak lagunduta. Oraingoan ere soka da ikuskizunaren hari gidaria. Azken batean, dantzarien arteko harremana erakutsiko du sokak.

Musika ikuskizuna ere bada obra. Iñaki Telleriarena da musika originala, aurreko proiektuan bezala.

Bilbon aritu ostean, hurrena Miarritzen izango dute hitzordua, hilaren 27an (Kasinoa, 19:00). Hirugarren aktuazioa Errenterian, maiatzaren 18an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.