Literatura. Pasarte hautatua. Lawrence Durrell

'Sorketa'

2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Paro teknikoan nago. Hamabi liburu idatzi ditut nik. Nahikoa da. Diru beharrean banaiz idaztea daukat Probentzari buruzko bidaia-gida bat. Baina Kinteto-aren azken tomoa bukatu nuenetik leher eginda nago. Nik ezin dezaket sakondu honela mugagabe. Erotu egingo nintzateke jarraitzekotan. Beraz paro teknikoan nago. Une batez bere registre a tete galtzen du kastratu batek, hau da, nik ez daukat besterik nere baitan... ez eta poema bat ere. Idatzi nahi nuen guztia idatzi egin dut. Gogorra da esatea zeren eta ondorioz hiltzea baino ez zait geratzen, eta ez daukat oraingoz hiltzeko gogorik. Akupunturari esker hobeto sentitzen naiz, normalki hartzen dut arnasa berriz ere. Yoga asko egiten dut. Oharrak biltzen ari naiz Probentzari buruzko liburuaz: izango da «agur eta eskerrikasko» baten moduko bat. Baina ezin dezaket gehiago sakondu ene baitan. Nik bukatutzat daukat bilaketa hori. Amaitua.

ELKARRIZKETA (ZATIA)

Itzultzailea: Iñaki Uria.

Argitalpena: Susa aldizkarian, 1985eko uztailean.

Aurkezpena: Bizi balitz,joan den astelehenean beteko zituzkeen Lawrence Durrellek 100 urte. Baina 1990ean hil zen, Frantzian. Idazleak 1985ean emandako elkarrizketa bateko hainbat pasarteren itzulpenak kaleratu zituen Susa-k, bakoitzari bere izenburua emanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.