Sorkuntza bultzatuz, Heletako giroa berotu nahian ari da EHZ

Irudikatu arte grafikoen erakusketa zabaldu du eta IV. Elektrotasuna gaualdiaren egitaraua aurkeztu du

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Euskal Herrian Zuzenean festibaleko antolatzaileek proiektu anitzen inguruko puntu bat egin zuten atzo, prentsaurrekoan. Eneko Gorri EHZko bozeramaileak azaldu zuenez, «plantan jarri ditugun hiru proiektuak, EHrZ talde lehiaketa, Irudikatu erakusketa eta Sorgin sorkuntza, ideia batetik datoz: EHZk sorkuntza bultzatu behar du». Haren hitzetan, «nahi dugu artea ere erabili mezuak pasarazteko. 68ko esaldi batek zioen bezala: erresistitzea sortzea da, eta sortzea erresistitzea». Bide horretan, Irudikatu arte grafikoen sorkuntza proiektuan parte hartu duten 21 artistaren obren erakusketa estreinatu dute. EHZ hasi arte hainbat lekutan ikusgai izango da, tartean Miarritzeko Mediatekan edo Baionako Atalante zinema aretoan.

EHZn ikusgai izango den Sorgin sorkuntzari buruz, «erritual ibiltari bat» izango dela adierazi zuen Beñadine Lobadek. Ehun parte hartzailetik gora behar dituzte, eta, «oraingoz, jendea falta zaigu. Beraz, nahi duenarentzat oraindik ateak zabalik dira».

Hazparneko Mendeala gelan maiatzaren 28an egingo den IV. Elektrotasuna ere zehaztu dute. Bertan The Toxic Avenger, Les Petits Pilous, South Central eta Dash Klusterz egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.