Musika

'Sorminetan', Anje Duhalderen lanik berriena kalean da

Hamahiru abestik osatzen dute Anje Duhalde kantariak =iSorminetan=i izenburupean kaleratu duen lanik berriena. Kantari honen ibilbidean ohikoa denez, mundu tradizionala eta garaikidea, maitasuna, herria, hizkuntza, askatasuna eta aldarrikapena dira nagusi.

2006ko irailaren 14a
22:50
Entzun
Hamahiru kanta horien artean hiru bertsio daude Mixel Labeguerieren Oi kanta berri abesti ineditoa, John Hiatt kantari estatubatuarraren Gitarra zahar honekin eta Jimmy McCarthy musikari irlandarraren Agur Lagun (Ride on ). Azken hau Jose Angel Irigaraik euskaratua. Gainerako abestien hitzen egileak, Xabier Amuriza, Gerardo Markuleta eta Duhalde bere izan dira.

Gaurk aurkeztu du Sorminetan diska berria Anje Duhaldek. Bertan adierazi duenez, hasiera batean katuen hitzak berak egitea pentsatu bazuen ere laguntza izan du azkenean. "Laster konturatu nintzen nik egin ezingo nuen hura beste batzuek askoz hobeto egingo zutela". Besteak beste, Amurizak egindako lana goraipatu du: "Ondo ezagutzen nau. Nik egindako abestiak dirudite, autobiografikoak". Amurizaren lana eredugarria izan dela gaineratu du.

Musikaren ekoizpena, berriz, Rafa Ruedaren esku utzi du oraingoan Anje Duhaldek. Azaldu duenez, orain arte berak eraman nahi izan du egindako lanen kontrola eta sarritan "deskrontrola" nagusitu da. Rafa Ruedak kantuekin egindako lana "zoragarria" izan dela esan du kantariak. Rafa Ruedak honela hitz egin du bere laneri buruz: "Anjek egindako abestiak janztea izan da nire lana. Kantu horiei beste dimentsio bat ematea, Anjeren esentzia mantenduta".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.