Soul zaharrera egindako bidaia proposatzen du Triz3ps-ek

Javi P3z, Alberto Bosch eta Oriol Floresek osaturiko hirukoteak kontzertua eskainiko du gaur Viktoria Eugenian

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Iraganera egindako bidaia da, baina gaur egunean eragina duena, eta etorkizunean ere izan nahi lukeena. Horrela aurkeztu du Triz3ps (muskuluaren izena bezala irakurri behar da) proiektua Javi P3z musikari donostiarrak. Aspaldian plaza publikoan agerturik gabe zegoen gitarra jotzaile, kantari eta DJ ezaguna. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian ariko da gaur (20:00etan, 15 euro), Alberto Bosch (baxua) eta Oriol Floresekin (bateria) osatuko duen hirukoaren buru modura. Gainera, Mikel Azpiroz (teklatua) eta Luis Camino (perkusionista) ere oholtzaren gainean izango dira, talde oso eta sendoa osatuz.

Iraganera egindako bidaia izango da 60ko eta 70eko soul musika izango baitute oinarrian. Eraginen artean Curtis Mayfield, Al Green eta Motown nahiz Stax diskoetxe mitikoetako musika aipatzen dituzte. Ez dute nahi ez soinu zaharra izan dezan eta ezta zerbait berria ekar dezan ere, soilik nahi dute «sentimenduen elegantzia mantentzea».

Iragan udan kontzertu bat eskaini zuen hirukoak Donostiako leku pribatu batean, baina oso jende gutxi agertu zela nabarmendu du P3zek. Oraingoan ez dute arazo hori izango ziurrenik. Hamabost bat kantu eskainiko dituzte, eta erritmoa izango dute ezaugarri nagusi.

Oriol Flores musikari katalana da hiruren arteko gazteena. Musikene akademiako ikaslea da, eta asko eskertzen du akademia horretatik irten eta beat-arekin topo egitea: «Eskainiko dugun musikak ez du konplexutasun harmonikorik. Dena da erritmoa, energia eta erraietatik ateratakoa. Pieza dantzagarriak dira, baina sentsualtasun handikoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.