Joan den otsailean estreinatu zuten NBC telebista katean, AEBetan, Smash Marilyn Monroeri buruzko telesaila. 11,5 milioi ikus-entzulek ikusi zuten aurreneko kapitulua. Monroeren bizipenetan oinarritutako komedia musikala da, eta Steven Spielberg zinema zuzendaria da ekoizpenaren zuzendari exekutiboa. Mediasetek telesailaren eskubideak erosi ditu, eta Divinity katean emango dituzte aurreneko sasoiaren 15 kapituluak, bihartik aurrera. Gainera, bigarren denboraldi bat ere grabatuko dute.
Monroeren heriotzaren 50. urteurrena izan edo ez izan, beti egin izan zaizkio keinuak, eta egingo zaizkio. Baina Madrilgo argizari museoak gertaera baliatu du Monroeren argizarizko irudi bat ikusgai jartzeko. Gentlemen Prefer Blondes filmean zuen itxura eman nahi izan diote.
Steven Spielbergek Monroe omendu du 'Smash' telesailean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu