Oscar sariak

Steven Spielbergen 'Lincoln'-ek 12 izendapen lortu ditu

Faboritoetako bat zen Oscar sarietarako izendapen gehien eskuratzeko, eta izaera hori berretsi egin du Steven Spielberg zinemagile estatubatuarraren 'Lincoln' filmak. Gaur jakinarazi ditu Hollywoodeko zinema akademiak sariak irabazteko izendatuak zein diren.  [YouTube]http://youtu.be/KJVuqYkI2jQ[/YouTube]

gorka erostarbe leunda
2013ko urtarrilaren 10a
16:19
Entzun

Otsailaren 24an egingo du Hollywoodeko zinema akademiak Oscar sarien banaketa. 12 eskuratu ditu Lincoln-ek, film onenarena, zuzendari onenarena, eta gizonezko aktore onenarenk (Daniel Day Lewis) tartean. Ang Leeren Life of Pi-k 11 izendapen ditu, Tom Hopperren Les Míserables-ek eta David O. Russelen Silver Linning-ek  zortzi, eta Ben afflecken Argo-k zazpi.

Steven Spielbergen Lincoln filmaz gain, beste zortzi lan izendatu ditu akademiak film onenaren saria eskuratzeko hautagai gisa: Amour, Argo, Beasts of The Southern Wild, Django Unchained, Les Misérables, Life of Pi, Silver Lininings Playboook eta Zero Dark Thirty.

Zuzendari onenak izateko hautagaiak honakoak dira: Steven Speilberg (Lincoln), Ang Lee (Life of Pi), David O. Russel (Silver Linings Playbook), Michael Haneke (Amour) eta Benh Zeitlin (Beasts of the Southern Wild).

Daniel Day Lewisek eta Denzel Washingtonek lehen ere bina Oscar dituzte irabaziak aktore onenaren atalean. Biak daude izendatuak aurtengoan ere. Lehena Lincoln-en egindako lanagatik dago izendatua eta bigarrena Flight filman egindakoagatik. Joaquin Phoenix (The Master), Hugh Jackman (Les Misérables) eta Bradley Cooper (Silver Linings Playbook) dira beste gizonezko aktore izendatuak.

Emakumezko aktore onenerako izendatuak hauek dira: Jessica Chastain (Zero Dark Thirty), Jennifer Lawrence (Silver Linings Playbook), Emmanuelle Riva (Amour), Quvenzhane Wallis (Beasts of the Southern Wild) eta Naomi Watts (The Impossible).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.