15:00ak aldera sutea piztu da Lekuona eraikinean. Suhiltzaileen lau kamioi bertaratu dira eta lanean ari dira sutea menpean hartzeko, baina oraindik ere ez dute kontrolpean. Kalte pertsonalik ez da, baina langile bat artatu behar izan dute bertaratu den anbulantzian kea arnastu ondoren. Dezenteko kea irteten ari da eraikinetik eta ez dago jakiterik, momentuz, zenbatekoak diren kalteak. Sutea itzali eta lehen balorazioak erakutsiko du hori.
Duela hiru hilabete sutea piztu zen Lekuonan. Soldatze lanetan zebilen langile bati txinpartak plastikoa eta pladurra zegoen eremura ihes egin zion, eta horrela sortu zen sutea. Ziurtatu ez badute ere, badirudi gaurkoa ere soldatze lanetan ari zirela gertatu dela, eta aurreko sute izan zen eremutik gertu.
(jarraitu irakurtzen, 'Errenteriako Hitza'-n)