Susa literatura argitaletxeak bere liburuak, paperean eta webgunean ez ezik, E-book formatuan ere badauzka dagoeneko, jendearen eskura. 66 idazleren 142 literatur liburuko bildumarekin abiatu du ekimena, eta deskarga libreko sistema jarri du —DRM kontrolik gabe, giltzarraporik gabe—.
Irakurleak, nahi izanez gero, ez du deus ordainduko deskargako, baina 3,54 euro ordaintzeko aukera izango du. 3,54 euro horietatik bi liburuaren idazleak jasoko lituzke, euro bat Susa argitaletxeak, eta 0,54 euro BEZ pagatzeko lirateke.
Liburua atera bezain pronto jarriko dute lana E-book formatuan, bi erara: epub-ean eta pdf-an.
Gaur aurkeztu du liburu elektronikoen ekimena Gorka Arrese Susako editoreak, Donostian, Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan.