BERTSOLARITZA

Sustrai Colina irabazle finalaurrekoetako hirugarren saioan

646 puntu lortu ditu Txapelketa Nagusiko finalerdietako Tolosako saioan, eta bigarren itzulira sailkatu da. Uxue Alberdi (637,5), Igor Elortza (629), Iñaki Gurrutxaga (626), Ainhoa Agirreazaldegi (594) eta Iker Zubeldia (591) geratu dira ondoren. Bihar Hendaian izango da saioa.

2009ko azaroaren 14a
21:10
Entzun
Gaur jokatu dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako hirugarren saioa, Tolosan (Gipuzkoa), eta Sustrai Colina izan da garailea. 646 puntu lortu ditu eta finalerdietako bigarren itzulira sailkatu da.

Gaurko ondorengo sailkatuak, hurrenez hurren: Uxue Alberdi (637,5 puntu), Igor Elortza (629), Iñaki Gurrutxaga (626), Ainhoa Agirreazaldegi (594) eta Iker Zubeldia (591).

Finalerdietako lehen itzuliko azken saioa bihar izango da, Hendaian (Lapurdi): Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Onintza Enbeita. 17:30ean hasiko da saioa, Beltzenia pilotalekuan.

Orain arteko sailkapena

Lehen itzuliko saioetako irabazleak (sailkatuta daude bigarren itzulira)

- Maialen Lujanbio. 708,5 puntu (Bergarako irabazlea).

- Miren Amuriza. 655,5 puntu (Gasteizko irabazlea).

- Sustrai Colina. 646 puntu (Tolosako irabazlea).

Besteen puntuazioa (lehen itzuliko azkeneko seiak ez dira sailkatuko bigarrengora)

- 1. Aitor Mendiluze. 680 puntu.

- 2. Beñat Gaztelumendi. 644,5.

- 3. Iñaki Zelaia. 643,5.

- 4. Uxue Alberdi. 637,5.

- 5. Arkaitz Estiballes. 630,5.

- 6. Igor Elortza. 629.

- 7. Unai Iturriaga. 626.

- 8. Iñaki Gurrutxaga. 626.

- 9. Jon Martin. 619.

- 10. Xabi Paya. 616.

- 11. Etxahun Lekue. 608,5.

- 12. Fredi Paia. 596.

- 13. Ainhoa Agirreazaldegi. 594.

- 14.Iker Zubeldia. 591.

- 15. Maddalen Arzallus. 588 (kanporatua).

Gernika-Lumon (Bizkaia), Iruñean eta Donostian ariko dira bigarren bueltan, eta finalera sartuko diren zazpi bertsolariak finalaurrekoetako saio denak kontuan hartu eta puntuaziorik altuena lortuko dutenak izango dira. Andoni Egaña egungo txapelduna denez, finalera zuzenean sailkatuta dago.

Abenduaren 13an izango da finala, Barakaldon (Bizkaia), BECen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.