Mauleko saioan Unai Agirre sailkatu da bigarren postuan, eta Sailkapen orokorrean Sarriegirekin berdinduta geratu da puntutan. Dena den, epaileek Sarriegi aurretik jarri dute, eta hark izango du beraz Barakaldon lehiatzeko aukera. Mendiluze, berriz, laugarren sailkatu da Mauleko saioan, aurretik izan baititu Colina, Agirre, eta Jexux Mari Irazu. Atzetik, aldiz, Jone Uria eta Agin Laburu, hurrenez hurren.
Abenduaren 15ean jokatuko dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BECen, eta bertan erabakiko dute 2013ko txapelduna nor den.
Hemen duzue finalaurrekoen azken sailkapena:
1. Amets Arzallus * 1.436,5
2. Igor Elortza * 1.425
3. Sustrai Colina * 1.401,5
4. Beñat Gaztelumendi * 1.392,5
5. Aitor Mendiluze * 1.383
6. Unai Iturriaga * 1.374
7. Aitor Sarriegi * 1.362
8. Unai Agirre 1.362
9. Alaia Martin 1.341,5
10. Iñigo Mantzizidor 1.331
11. Jexux Mari Irazu 1.328
12. Jokin Uranga 1.325,5
13. Jone Uria 1.319,5
14. Agin Laburu 1.298
15. Etxahun Lekue 1.288,5
16. Jon Martin 1.282
17. Fredi Paia 1.279
18. Julio Soto 1.259,5
*Finalerako sailkatuak