Swanlights kaleratu berri duAnthony and the Johnsonsek (Rough Trade etxearekin Europan eta Secretly Canadian etxearekin AEBetan). Antony Hegarty buru duen taldearen ibilbide arrakastatsuko laugarren disko luzea da, eta musikalki aurrekoen aldean exotikoago eta irekiagoa da; ezohiko perkusioak, gitarra distortsionatuak eta hegaldi sinfonikoak ditu, besteak beste.
Disko berriko kolaborazioen artean Bjork kantariak egindakoa da oihartzun handienekoa. Flétta islandierazko izenburua duen abestian kantatu dute elkarrekin Bjorkek eta Antony Hegartyk.
Swanlight-en argitalpen bereziak 144 orrialdeko liburuxka bat eskaintzen du diskoaren osagarri. Liburuxka horrek Antony Hegartyk egindako margolanak, marrazkiak, collage-ak, argazkiak eta testuak biltzen ditu.
'Swanlight' kaleratu du Antony and the Johnsons taldeak
Ezohiko perkusioak, gitarra distortsionatuak eta hegaldi sinfonikoak tartekatu ditu Antony Hegartyk disko berrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu