Tabakalera zirku bihurtu da De la Iglesiaren azken filma estreinatzeko

'Balada triste de trompeta' filmaren emanaldiaz gain, Guille Milkywayk musika jarriko du

Erredakzioa
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Donostiako Tabakalera zentroa zirku zahar bilakatuko da gaur, Alex de la Iglesia bilbotarraren Balada triste de trompeta filmaren aurrestrenaldia egiteko. Gaztekutxak antolatu du ekitaldia, eta, azaldu duenez, «zirku dekadente horretako pista batean» gertatuko da filmaren aurrestreinaldia. Estreinaldi ofiziala astebete barru izango da zinema aretoetan. Bestalde, Catering Circus saioa eta Guille Milkywayren musika ere egongo dira gaur Tabakaleran. Frankismoaren azken urteetan girotutako komedia dramatikoa da filma. Gidoirik onenaren eta zuzendaririk onenaren sariakirabazi zituen Veneziako zinema jaialdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.