kultur azpiegiturak

Tabakalerako Administrazio Kontseiluak urteko aurrekontua onartu du

Kultur proiektuaren 2013rako aurrekontu proposamena 1.143.386 eurokoa da.

Berria.info
2013ko martxoaren 5a
20:15
Entzun

Gaur arratsaldean egindako bilkuran, urteko aurrekontua onartzea erabaki du Tabakalerako Administrazio Kontseiluak. Kultur proiektuaren aurrekontuari dagokionez, 2013 urterako proposamena onartu da, 1.143.386 eurokoa. Erakunde bakoitzak urteko bere aurrekontuak onartzen dituen neurrian egingo du dagokion ekarpena.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzan gobernu aldaketa gertatu zenetik lehen bilera izan denez, Kontseilukide berriak ere izendatu dira. Honako hauek izango dira aurrerantzean Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan: Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Joxean Muñoz, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea; Patxi Baztarrika Galparsoro, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Clara Montero Telletxea, Kultura sustatzeko zuzendaria; eta Jose Manuel Bujanda Arizmendi, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko kabinete zuzendaria.

Bestalde, Tabakalera eraikinean burutzen ari diren obren nondik-norakoak azaldu dira bileran. Lanak aurreikusitako epeetan eta erritmoan doaz. Azkenik, kultur proiektuaren aurtengo lan asmoa ez ezik kultur proiektuari orohar dagozkion hausnarketak ere aurkeztu dira eta Adminstrazio Kontseiluak ontzat eman ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.