Tabakalerako zuzendari izateko hautagai egokirik ez dute aurkitu

Lehenbailehen beste deialdi bat egitea erabaki du kontseiluak, eta bitartean karguak hutsik jarraituko du

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Donostiako Tabakalerako zuzendaria aukeratzeko prozesuak ez du emaitzarik izan, eta zuzendaririk gabe jarraituko du zentroak beste denboraldi batez. Joan den abenduan egin zuten deialdi publikoa, baina hautagaiek «lanpostuarekin bat datozen gaitasun guztiak eta/edo beharrezkoak direnak» ez dituztela betetzen iritzi dio Administrazio Kontseiluak. Hala, prozesua inor aukeratu gabe bukatutzat ematea adostu du, aho batez, baita «lehenbailehen» beste prozesu bat irekitzea ere, hautagai egokia aurkitzeko.

Iazko maiatzetik hutsik dago postua, proiektua «birpentsatzeko» erabakia zela-eta Joxean Muñozek dimisioa eman zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.