kulTURA

Tabakalerako zuzendariak dimisioa aurkeztu du gaur

2006tik egon da Joxean Muñoz Donostiako kultura zentro garaikideko karguan, eta ez dago ados =lproiektua murrizteko==http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-05-21/044/004/gelditu_ez_murriztu_bai_eusko_jaurlaritza_gipuzkoako_aldundia_eta_donostiako_udala_akordio_batera_iritsi_dira_tabakaleraren_egitasmoa_berriro_egokitzeko_proiektuaren_bihotza_artelekura_igarotzea_eta_obrak_egitea_erabaki_dute_oraingoz.htm=l atzo Udalak, Aldundiak eta Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin. Atzeratu egin dituzte eraiste lanak.

2010eko maiatzaren 21a
23:32
Entzun
Joxean Muñoz Tabakalera Donostiako kultura zentro garaikidearen zuzendari nagusiak dimisioa aurkeztu du gaur Administrazio Kontseiluan, Tabakalerak berak eguerdian jakinarazi duenez. 2006tik egon da postu horretan Muñoz, eta berak adierazi du proiektua murrizteko atzo Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin ez dagoela ados.

"Tabakalera proiektua, ikuspegi arkitektonikotik zein kontzeptualetik birplanteatu eta birdimentsionatzeko prozesua abian jartzeko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakiaren

aurrean, urte hauetan zehar defenditu dudan proiektuarekiko koherentziagatik eta garatu ditugun

kontzeptu eta ideiekiko eta proiektuan inplikatu ditugun pertsona eta erakundeekiko konpromisoagatik, Tabakalerako zuzendari nagusi gisa nire dimisioa aurkezteko erabakia hartu dut", esan du prentsa oharrean. Egitasmoko "lan taldearen adorea eta jakintza eskertu" ditu, bide batez.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak "penaz" hartu du Muñozen dimisioa, "baina, pertsonak pertsona, proiektuak aurrera egingo du, erakunde guztion apustua baita".

Miriam Anitua jarri dute aldi baterako zuzendari nagusi Tabakaleran. Orain arteko kudeatzailea da.

Eraiste lanak atzeratu egin dituzte

Tabakalerak ez du geldialdirik izango, baina planteamendu berri bat izango du, berriro egokitu beharko dute, eta, horren ondorioz, "aurrekontuak oinarrizko murrizpena" izango du. Gainera, eraikina eraberritzeko obrek atzerapena izango dute; izan ere, ekainaren 1ean hastekoak ziren eraiste lanak oraindik ez dituzte egingo. Eraikin berriko obren amaiera 2013rako iragarrita zuten. Administrazio Kontseiluak gaur berretsi du atzoko erabakia.

Udalak, Aldundiak eta Jaurlaritzak urtea amaitu arteko epea eman diote beren buruari "berregokitzapena zehazteko". Planteamendu berria zehazten eta taxutzen duten bitartean proiektuaren "bihotza" Arteleku arte gunera igaroko dute, "nahiz eta behin-behineko konponbidea izango den".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.