Kolonien Afrikaren garaiko maitasun istorio bat da. Zuri-beltzean filmatua, eta zinema mututik oso gertu dago. Tabu da filmaren izena, Miguel Gomes portugaldarra da zuzendaria, eta haren malenkoniak Berlinale hunkitu du. Sail ofizialean lehiatuko da, Hans Christian Schmiden Was Bleibt bezalaxe. Biak aurkeztu zituzten atzo.
Tabu filmaren malenkoniak afrikar-portugaldar kutsua dauka. «Portugalen bizi diren mozambiketarrekin prestatu nuen filma. Kariño harreman bat dago Tabu-ren eta pertsona horien artean. Saudade handia, maitasun handia», adierazi zuen Gomesek. Krokodilo batek esploratzaile bat irensten duenean hasten da filma. Gero, portugaldarren bizileku den eta beti lainopean dagoen etxebizitza bloke baten mikrokosmosa erakusten du Gomesek. Horren ondoren irekitzen dio bidea bi pertsonaren arteko maitasun istorioari. Gomesen ustez,«zinema erromantikoa» da. «Baina kolonialismoaz eta haren ondorengoaz pasiorik gabe mintzo da». Dieter Kosslick Berlinaleko zuzendariak berak goratu du filma.
Was Bleibt-ek islatzen duena, ordea, guztiz diferentea da: landetxe eder bat, eta han bizi diren aberatsen gorabeherak. Atzo gauean Meryl Streepi Ohorezko Urrezko Hartza eman zioten.
Zinema. Estreinaldiak
'Tabu'-ren malenkoniak Berlinale hunkitu du
Miguel Gomesen filma eta 'Was Bleibt' alemana aurkeztu dituzte; biak sail ofizialean lehiatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu