Pia Tafdrup, Cristina Morato, Daniela Attanasio eta Monica Zgustova idazleak gonbidatu dituzte Emakume Idazleen XXIV. Topaketetara. Azaroaren 16an eta 17an izango dira, Donostian, eta hitzaldi bana emango dute Udal Liburutegiaren San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan.
Tafdrup azaroaren 16an ariko da, 18:00etan. Kopenhagen jaioa da, eta antzezlan, eleberri eta poesia liburuen egilea da. Egun berean emango du hitzaldia Cristina Morato Bartzelonako kazetariak, 19:30ean. Berrogei herrialdetik gora bisitatu ditu, eta hainbatetan herrialde horietako emakumeen egoeraz idatzi du. Azaroaren 17an Attanasio eta Zgustovaren txanda helduko da; 18:00etan ariko da Attanasio, eta 19:30ean Zgustova. Attanasio Erroman jaioa da, eta Teramipoesia kritika aldizkaria zuzentzen du. Zgustova, berriz, Pragan jaio zen. Hogeita hamar liburutik gora itzuli ditu txekiera eta errusieratik, eta errusiera-katalana hiztegiaren egilea da.
Tafdrup, Morato, Attanasio eta Zgustova idazleak izango dira Donostian
Emakume Idazleen Topaketetan hitzaldi bana emango dute azaroaren 16an eta 17an, Udal Liburutegian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu