Literatura

Talde eta elkarte gehiago gehitu zaizkio Literatura Eskolaren antolakuntzari

Urriaren 19an jarriko da abian 2013-2014 truke urtea, Larrabetzun, Jaime Balberdek Ander Lipusen antzerkigintza gaitzat harturik zuzenduko duen saioarekin.

Berria.info
2013ko urriaren 2a
18:15
Entzun

Urriaren 19an jarriko da abian Literatura Eskolaren 2013-2014 truke urtea, Jaime Balberdek Ander Lipusen antzerkigintzaz zuzenduko duen saioarekin, Larrabetzuko Herri Eskolan (Bizkaia).

Literatura sozializatzeko eta zabaltzeko bidean sinergiak bilatu nahirik, lehendik aritzen zirenei talde eta elkarte berriak gehitu zaizkie Literatura Eskolaren antolakuntzan, hala nola EIE Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea, Ehaze Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, 111 Akademia, UEUko Literatura Saila, Sareinak eta Elearazi.

Duela hamar urte jarri zuen abian Literatura Eskola Bihotz Bakartien Klubak.

Informazio gehiago eta egitarau osoa Literatura Eskolaren webgunean eskura daiteke.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.