Hamar urte pasa egin diuzte Iñaki Muruak eta Xabier Gaztelumendik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzan eta idazkaritzan, hurrenez hurren. Ordea, euren karguak uztea erabaki dute biek eta elkartearen lana hurbiletik jarraituko duten arren, lehen lerrotik erretiratuko dira. Hala, elkarteak berak gaur egindakoa "ohiko" batzar gisa aurkeztu arren, erabaki garrantzitsua hartu du bertan, zuzendaritza berria aukeratzearena.
Zenbaitek bestelakorik espero bazuen ere, ez dira bi izango Murua eta Gaztelumendi ordezkatuko dituzten izenak, zortzi baizik. Izan ere, elkartearen gidaritza talde batek izango du aurrerantzean. Bertako kideak, berriz, bertsolaritza eta bertsogintza munduarekin lotutakoak guztiak: Arrate Illaro, Beñat Gaztelumendi, Eneritz Zabaleta, Igor Elortza, Josu Goikoetxea, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Xabi Igoa.
Elkartak berak ohar batean berretsi duenez, bertan ohikoa den elkarlan eta ardurak banatzeko dinamikan, "beste urrats bat" da hau: "Talde hau elkarteak gaur arte izan duen zuzendaritzara batuko da, eta sailetako arduradunekin, Lankuko zuzendariarekin eta lurraldeetako elkarteetako lehendakariarekin partekatuko dute gidaritza".
Gogoeta estrategikoa, udazkenean
Zuzendaritza berria aukeratuta, amaitutzat eman dute gaurko bilera, baina aurreragorako lanak zehaztuta. Besteak beste, iragarri dute datorren udazkenean egingo dutela datozen urteettarako ildoak erabakitzeko batzarra. "Garapen osasuntsu baterako beharrezkoa den tartea hartuko dugu barrura begiratu eta norabideaz hausnartzeko".