Teresa Pamies idazle kataluniarra hil da
LITERATURA. Atzo zendu zen Teresa Pamies idazle kataluniarra, 93 urte zituela. Katalanezko literaturaren erreferenteetariko bat izan da Pamies, eta horren froga dira haren Testament a Praga, Quam érem refugiats eta Gent del meu exili lanak. Gaztetatik murgildu zen politikan, eta, 1936ko gerra ostean, Mexikon, Txekoslovakian eta Frantzian bizi izan zen 1971ra arte. Granadan hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu