Terreros igaro da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekora

Tafallan, atzoko saioan, 313 puntu egin eta lehen postua lortuta, zuzenean pasatu da hurrengo fasera

Inigo Astiz
Tafalla
2011ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Hasia da Nafarroako bertsolari txapelketa. Atzo izan zen lehen saioa ,Tafallan, Santa Maria parrokian. Xabier Terreros gelditu zen lehen postuan, 313 puntu lortuta, eta, beraz, zuzenean sailkatu da hurrengo faserako, finalaurrekoetarako.

Bigarren postuan Ander Fuentes Itturrigelditu da (307 puntu), hirugarrenean Miel Mari Elosegi Luze (292,5), Ainhoa Aranburu (277), Jose Luis Barberia Zili (258) eta Egoitz Gorosterrazu (253).

Gaur izango da txapelketa- ko bigarren saioa, Irurtzunen. Eneko Lazkoz, Iñigo Olaetxea, Oier Lakuntza, Bittor Elizagoien, Ekaitz Astiz eta Irati Majuelobertsolariak arituko dira, Irurtzungo kultur etxean. 17:30ean hasiko da saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.