Itsasoari lotutako jaialdia da Pasaiako (Gipuzkoa) Itsas Festibala, eta, aurten ere, bertan antolatuko dituzten jarduera guztiek harekin zerikusia izango dute. Hala, hamaika ontzik hartuko dute parte, eta horien artean izango dira Shtandart, Oosterschelde eta Marite itsasontzi handiak ere.
Kultur jarduerei dagokienez, musikak protagonismo handia izango du jaialdian. Hain zuzen ere, Texas, Gari eta Celtas Cortos izango dira jaialdiaren kartelburuak, baina, haietaz gain, beste hainbat musika proposamen bilduko ditu.
Maiatzaren 28an, itsasontzi handiak heldu eta gero, Garik kontzertua emango du, Pasai San Pedron. Ostiralean, berriz, Celtas Cortos taldearen kontzertua izango da, Antxoko barrutian, eta Maria Berasartearena, Donibaneko barrutian. Bukatzeko, larunbatean Texas Eskoziako taldearen kontzertua izango da, Trintxerpeko barrutian. Horiez gain, beste artista batzuk ere izango dira jaialdian: Lur Usabiaga, ELE eta Arizona Baby, hain zuzen, eta Katapulta Tour Gipuzkoaren bidez; Beste Urtaroak, Matilda, Idoia Asurmendi eta Siete C taldeek ere emango dituzte kontzertuak. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.
[youtube]https://youtu.be/wDPyMD_CLgc[/youtube]
Hau da kontzertuen egitaraua:
Maiatzak 28 (San Pedro)
Beste Urtaroak
Gari
Maiatzak 29 (Donibane)
Matilda
Maria Berasarte
Maiatzak 29 (Antxo)
Lur Usabiaga
Idoia Asurmendi
Celtas Cortos
Maiatzak 30 (Trintxerpe)
Siete C
ELE
Arizona Baby
Texas